Destakatuta

Enrikeri

Aupa, Enrike!

Ikusten duk zenbat lagun bildu garen hire inguruan, ezta? Horrek zerbait esan nahi dik e!

14
Enrike Lekuona, Amaiurko gazteluaren aztarnak erakusten

Lehengo egunean, norbaitek esan zidanean bidaia egitera hindoala ez nioken sinistu; nola joango hintzen hemen daukan lan piloa alde batera utzita? Ezinezkoa duk; ez duk hire estiloa. Hurrengo egunean, ordea, Mirenek baieztatu egin zidaken; baietz egia zela, bidaiara hindoala.

Pena izugarria hartu nian; beno, egia esanda, ez zekiat pena edo haserrea izan zuan. Hi, beti, txintxo-txintxo ibili, eta, orain, denak utzita bahoala bidaiara? Ez zaidak ondo iruditzen; zer nahi duk esatea!

Hala ere, hori jakin nianean, buruari bueltak ematen hasi ninduan: noiz ezagutu hindudan…? Zertan ibili garen urte luze hauetan…? Eta abar.

Hi, seguru, ez haiz oroituko noiz izan zen elkar ezagutu genuen eguna; bada, ni ederki oroitzen nauk oraindik, nahiz eta gutxienez berrogeita hamar urte joan diren.

Hondarribiko Santxo Abarkaren jauregian –hik esan bezala, hori duk bere izena!–, erakusketa etnografiko bat antolatzen ari zituan: Ladislao…, Juan Jose Lapitz… eta beste batzuk. Gu han geundean txotxuarena egiten Ladislaoren inguruan, eta, egun batean, hi agertu hintzen gorbata eta guzti; oroitzen nauk. Sekula ez diat ahaztu; norbaiti galdetu nioken ea zein hintzen, eta ingeniaria hintzela edo ikasketak bukatzen ari hintzela esan zidan hark eta Madrilen bizi hintzela. Nik, segur aski, ordura arte ingeniaririk ezagutzen ez, eta itsatsita gelditu zitzaidaken hire aurpegia; hara ere, norbaitek deituko ziken lan egitera.  Jarraitu “Enrikeri” irakurtzen

Probak

Aizkorri

Lehengo egunean, norbaitek esan zidanean bidaia egitera hindoala ez nioken sinistu; nola joango hintzen hemen daukan lan piloa alde batera utzita? Ezinezkoa duk; ez duk hire estiloa. Hurrengo egunean, ordea, Mirenek baieztatu egin zidaken; baietz egia zela, bidaiara hindoala.

Pena izugarria hartu nian; beno, egia esanda, ez zekiat pena edo haserrea izan zuan. Hi, beti, txintxo-txintxo ibili, eta, orain, denak utzita bahoala bidaiara? Ez zaidak ondo iruditzen; zer nahi duk esatea!

Hala ere, hori jakin nianean, buruari bueltak ematen hasi ninduan: noiz ezagutu hindudan…? Zertan ibili garen urte luze hauetan…? Eta abar.

Hi, seguru, ez haiz oroituko noiz izan zen elkar ezagutu genuen eguna; bada, ni ederki oroitzen nauk oraindik, nahiz eta gutxienez berrogeita hamar urte joan diren.

Argazkiak igotzeko egin nahi dudan proba da hau

Hondarribiko Santxo Abarkaren jauregian –hik esan bezala, hori duk bere izena!–, erakusketa etnografiko bat antolatzen ari zituan: Ladislao…, Juan Jose Lapitz… eta beste batzuk. Gu han geundean txotxuarena egiten Ladislaoren inguruan, eta, egun batean, hi agertu hintzen gorbata eta guzti; oroitzen nauk. Sekula ez diat ahaztu; norbaiti galdetu nioken ea zein hintzen, eta ingeniaria hintzela edo ikasketak bukatzen ari hintzela esan zidan hark eta Madrilen bizi hintzela. Nik, segur aski, ordura arte ingeniaririk ezagutzen ez, eta itsatsita gelditu zitzaidaken hire aurpegia; hara ere, norbaitek deituko ziken lan egitera.

Nola jaitsi bideoak eta soinua Youtubetik

Zenbaitetan, Youtuben dagoen bideo bateko musika jaitsi nahi dugu, eta luze xamarra baldin bada, 3 minutu baino luzeagoa, Youtubek ez digu jaisten uzten, eta programaren bat bilatu behar dugu hori egiteko.

Badago, hala ere, erraz eta programarik gabeko modua hori egiteko, bai MP4an edo MP3an.

Hona hemen, pausoz pauso egin beharrekoa:

Ireki deskargatu nahi den bideoa. Bideoaren URLri kendu Youtuberen azken hiru letrak: “ube”.

URLa honela geldituko litzateke: https://www.yout.com/watch?v=SQNymNaTr-Y 

Pantaila-argazkia (16)

Sartu klikatu eta YOUT.COM orrialdera bidaliko zaitu. Han aukeratu MP3 modua  edo MP4 nahi duzun.

Hemen, berriro, kendu URLko Youtuberen azken hiru letrak “ube”; formatua aukeratu, eta klikatu grabatu. Gordetzeko aukeratuta duzun karpetan gordeko da. Adibidez: deskarga karpetan.

Batzuetan, “windows media player” gailuarekin ez da soinua entzuten, nik VLCrekin proba egin dut eta ongi entzuten da.